Hasiera Buletin harpidetza

Estraneta

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(21 botoak, batezbesteko 3.76 5-tik)
 
 

Mutualiaren estranetaren bidez, mutua enpresa kidetuei eta kolaboratzaileei hurbiltzen zaie.

 
Gure enpresa kidetuen eta kolaboratzaileen beharrei erantzuteko, estranet, aplikazioa eskaintzen du Mutualiak, mutuaren informazioa eta zerbitzuak errazteko zein hobetzeko.

Zein dira Mutualiaren estranetak eskaintzen dituen zerbitzuak?

  • Istripuen eta laguntzen abisua posta elektroniko bidez emateko zerbitzua.
  • Enpresan gertatzen diren lan istripu eta gaixotasun profesional guztien kontsulta, hainbat iragazki aplikatzeko aukerarekin.
  • Laguntza parteen kudeaketa eta bidalketa.
  • Istripu tasen txostena eskatzea. Enpresetako istripu tasei buruzko estatistika txosten sakonak eskaintzen ditu.
  • Botika kutxen kudeaketa eta eskaerak.
  • Harremanetarako pertsonaren inguruko informazioa. Izena, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, mutuarekin uneoro erraz harremanetan jartzeko.

Bertsioak

Bi bertsio nagusitan dago aplikazioa garatuta: Lehenengoa, enpresa kidetuen beharrei egokitua eta, bigarrena, kolaboratzaileentzat.

Sarrera

Mutualiaren estranetera sartzea oso erraza da, eta ez duzu ordenagailuan ezer instalatu beharrik.

Argibide gehiago

Aplikaziora sartzeko eskaera egiteko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Harremanetarako pertsonarekin eta hark esango dizu ordu gutxiren buruan tresna hau izateko jarraitu beharreko urratsak zein diren.

Honako bideak ere erabil ditzakezu informazioa eskatzeko: «Galde iezaguzu» inprimakia edo kudeaketa saileko telefono zenbakira deitu, honako zenbakira:

902.540.250.