Hasiera Autonomoak

Gizarte prestazioak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(3 botoak, batezbesteko 3.67 5-tik)

Gizarte prestazioak

Lan istripuen edota gaixotasun profesionalen ondorioz sortutako beharrei aurre egiteko baliabiderik ez duten onuradunei zuzendutako hautazko laguntzak, zerbitzuak edo ekarpen ekonomikoak dira gizarte laguntzarako prestazioak.


Nor izan daiteke laguntza horien onuradun?

  • Lan istripua edo gaixotasun profesionala izan duten langile babestuak eta horien kideak.

  • Beraien senitartekoek eta eskubidedunak (ezkonlaguna, aurrekoak, ondorengoak eta gainontzeko senitartekoak).

  • Urtebeteko bizikidetza dela eta senitartekoei parekatuak.


Nork onartzen ditu laguntza horiek?

Prestazio Berezien Batzordeak; hau da, mutualitatera kidetutako enpresen eta babestutako langileen partaidetza duen organo paritarioak.

Gizarte Laguntza Prestazioen inguruko informazio gehiago nahi baduzu Prestazioen onuradunak nortzuk izan daitezkeen jakiteko, edota zenbatekoei, laguntza motei eta abarri buruzko informazioa nahi izanez gero, egin klik ondorengo estekan: Gizarte laguntzako prestazioak buruzko txostena (PDF 61KB).



Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.