- Sarrera.
- Gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasuna.
- Gertakari profesionalek eragindako aldi baterako ezintasuna: lan istripua eta gaixotasun profesionala.
- Prestazio ekonomikoak: zenbatekoa.
- Iraupena.
- Nork du prestazioa jasotzeko eskubidea? Baldintzak
- Zuzenean ordaintzeko izapidea. Dokumentazioa
Zuzenean ordaintzeko izapidea. Dokumentazioa
Gaixotasun arrunt batek edo lanez kanpoko istripu batek eragindako ezintasuna bada, osasun zerbitzu publikoko familia medikuak eman beharko ditu baja, alta eta berrespen parteak. Mutualitatea kontrol eta jarraipen medikua egiteaz arduratuko da, baita laguntza ordaintzeaz ere.
Lan istripu edo gaixotasun profesionalaren kasuan, beharrezkoa da laneko gertakarien hobekuntza izatea eta lan istripua edo gaixotasun profesionala jarduera profesionalen ondorio zuzena eta berehalakoa izatea. Lanera joatean edo handik itzultzean izandako istripuak estalduratik kanpo daude –ekonomikoki mendekoak diren langile autonomoen kasuan salbu, horiek ere estalita baitituzte–. Baja eta alta parteak Mutualiako medikuak ematen ditu.
Lan istripuaren jakinarazpena:
Gogoan izan lan istripuaren partea baja hartu eta bost laneguneko epean bidali behar dela.
Gaixotasun profesionalaren jakinarazpena:
Mutualitatea gaixotasun profesionalaren partea egitera eta izapidetzera behartuta dago, CEPROSS aplikazioaren bitartez. Horretarako, langile autonomoak bere esku daukan eta partea egiteko eskatuko zaion informazioa eman behar du. (Araudia: 1299/2006 Errege Dekretua azaroaren 10ekoa (PDF 1,93 MB) eta TAS/1/2007 Agindua urtarrilaren 2koa (PDF 157 KB).
- Enpresari gaixotasun profesionalaren partea betetzeko eskatutako informazioa (PDF 1016Kb)
Informazio hori igortzen ez badu, mutualitateak partea izapidetuko du eta eskumena duen agintari jakinaraziko dio arau-haustea.
Laguntza jasotzeko, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute langileek:
- Ordainketa zuzeneko eskaera, behar bezala beteta (PDF 1480 Kb)
- Jardueraren egoerari buruzko deklarazioa (PDF 943 Kb) medikuaren baja jaso eta hurrengo hamabost lanegunen barnean aurkeztu beharko dute.
- Nortasun Agiri Nazionala edo indarrean den agiri baliokidea. Atzerritarrak izanez gero, bizileku txartela.
- Gaixotasun arrunta edo lanez kanpoko istripua bada, medikuaren bajaren partea eta eskura dauzkaten berrespen parte guztiak.
- • Medikuaren baja jaso duten hilabetearen aurreko hiru hilabeteetako ordainagirien egiaztagiriak.
Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.



Autonomoak



