Hasiera Autonomoak

Iraupena

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(0 botoak, batezbesteko 0 5-tik)

Iraupena

Gehienez ere hamabi hilabeteko iraupena izango du, eta beste sei hilabetez luzatu ahal izango da, epe horretan langileak alta jasoko duela aurreikus badaiteke. Hemezortzi hilabeteko gehieneko epea igarotakoan, gehienez ere hiru hilabeteko epean ezinduaren egoera aztertuko da, ezindu iraunkor gisa kalifika daitekeen aztertzeko.

Hamabi hilabeteko epea agortutakoan, Gizarte Segurantzako Erakunde Nazionalak (edo Itsasoko Gizarte Erakundeak) bakarrik izango du berariazko luzapena onartzeko (gehienez, beste sei hilabeterako), ezintasun iraunkorragatik espediente bat irekitzeko edo medikuaren alta emateko eskumena. Langileen ezintasun iraunkorra neurtzeko, kalifikatzeko eta berrikusteko ahalmena daukaten organoen bidez egingo du hori.

Laneko gertakarien aldi baterako ezintasuna mutualitate batek estaltzen duenean, mutualitate horrek jarduera proposamena luzatuko dio Gizarte Segurantzako Erakunde Nazionalari, aurreko paragrafoan azaldutako moduetako batean. Proposamena jaso eta bost eguneko epean erakunde kudeatzailea kontra azaltzen ez bada, onartutzat joko da.

Gaixoberritzeak: Hamabi hilabeteko epea amaituta, Gizarte Segurantzako Erakunde Nazionalak (edo Itsasoko Gizarte Erakundeak) alta medikua eman badu, GSENk berak edo IGEk bakarrik izango dute alta hori eman eta hurrengo sei hilabeteetan izandako balizko bajak ondorio ekonomikoak izango dituen edo ez erabakitzeko eskumena.