- Sarrera.
- Gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasuna.
- Gertakari profesionalek eragindako aldi baterako ezintasuna: lan istripua eta gaixotasun profesionala.
- Prestazio ekonomikoak: zenbatekoa.
- Iraupena.
- Nork du prestazioa jasotzeko eskubidea? Baldintzak
- Zuzenean ordaintzeko izapidea. Dokumentazioa
Prestazio ekonomikoak: zenbatekoa.
Zenbatekoa oinarri arautzaileari dagozkion ehunekoak ezarriz lortzen da.
Ehunekoak:
Gaixotasun arrunt edo lanez kanpoko istripu baten ondorioa bada:
Bajaren 4. egunetik 20.era, biak barne, % 60a ordainduko da.
Bajaren 21. egunetik aurrera, % 75a ordainduko da.
Osasun zerbitzu publikoko medikuak eman beharko ditu baja, alta eta berrespen parteak. Mutualitatea kontrol eta jarraipen medikua egiteaz arduratuko da, baita laguntza ordaintzeaz ere.
Prestazioa lan istripu edo gaixotasun profesional baten ondorioa bada, oinarri arautzailearen % 75a ordainduko da bajaren hurrengo egunetik aurrera, betiere interesdunak gertakari profesionalen estaldura baldin badu.
Beharrezkoa da laneko gertakarien hobekuntza izatea eta lan istripua edo gaixotasun profesionala jarduera profesionalen ondorio zuzena eta berehalakoa izatea. Lanera joatean edo handik itzultzean izandako istripuak estalduratik kanpo daude ekonomikoki mendekoak diren langile autonomoen kasuan salbu, horiek ere estalita baitituzte.
Baja eta alta parteak Mutualiako medikuak ematen ditu.
Oinarri arautzailea:
Langileak medikuaren baja jaso aurreko hilabetean zuen kotizazio oinarriak osatuko du, 30ekin zatituta. Oinarri hori prozesu guztian mantenduko da, baita berriz gaixotuz gero ere. Dena den, interesdunak kotizazio oinarri txikiagoa hautatu badu, azken hori hartuko da kontuan.



Autonomoak



