Hasiera Autonomoak Gertakari profesionalek eragindako aldi baterako ezintasuna: lan istripua eta gaixotasun profesionala

Gertakari profesionalek eragindako aldi baterako ezintasuna: lan istripua eta gaixotasun profesionala

 

Gertakari profesionalek eragindako aldi baterako ezintasuna: lan istripua eta gaixotasun profesionala.

2004ko urtarrilaren 1etik aurrera, langile autonomoek lan istripuei eta gaixotasun profesionalei dagokien ekintza babeslea euren borondatez hobetzeko aukera izango dute.

Ekonomikoki mendekoak diren langile autonomoek nahitaez sartu beharko dute aldi baterako ezintasunaren eta lan istripuen eta laneko gaixotasunen estaldura Gizarte Segurantzako ekintza babeslean.

Laneko gertakarien estaldura aldi baterako ezintasunarena hitzartu den edo hitzartuko den erakunde kudeatzaile edo kolaboratzaile berarekin egin behar da.

Gertakari horien aurrean babesa izateko aukera eta, nahi izanez gero, horiei uko egitekoa, aldi baterako ezintasunen estaldura gauzatzeko eta berari uko egiteko ezarritako modu, epe, baldintza eta ondorio berdinetan egingo da.

Laneko gertakariak estaltzen dituen ekintza babeslean hobekuntzak egin nahi izanez gero, kotizatu egin beharko da gertakari horiengatik. Gertakari arrunten kasuan kotizatzen den oinarri bera hartuko da, indarrean den primen tarifan (PDF 487 Kb).

 

 

 

Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.