Hasiera Autonomoak

Gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasuna

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(1 boto, batezbesteko 5.00 5-tik)

Gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasuna

2008ko urtarrilaren 1etik aurrera, aldi baterako ezintasunen prestazioak estalita ez dituzten langile autonomoek nahitaez estali beharko dituzte horiek. Salbuespen bakarra dago: jarduera anitzeko egoeran egotea eta prestazio horrengatik beste araubide batean kotizatzea. Nekazaritzako langile autonomoen sistema berezian daudenentzat, hautazko prestazioa izaten jarraitzen du (borondatezko hobekuntza); horrenbestez, beharrezkoa da langileak aukera hori hautatzea dagozkion prestazio ekonomikoak kobratzeko.

Prestazio hau jasotzeko aukera eta gauzatzeko modua:

Araubidean alta emateko unean, langileak Gizarte Segurantzako lan istripuen eta gaixotasun profesionalen mutualitate batekin hitzartu beharko du prestazio horren estaldura. Mutualitate zehatzik aukeratzen ez badu, aipatutako gertakaria Gizarte Segurantzako Erakunde Nazionalak estaliko dio behin-behinean.

Aldi baterako ezintasunaren estaldura Gizarte Segurantzako lan istripuen eta gaixotasun profesionalen mutualitate batekin gauzatu beharko da, eta horrek nahitaez onartu beharko du. Hala ere, 1998ko urtarrilaren 1a baino lehen gauzaturiko aukerek baliozko izaten jarraituko dute bere garaian hitzartutako lan istripuen eta gaixotasun profesionalen erakunde kudeatzailearekin edo mutualitatearekin.

Estalduraren aldeko aukera egitean, eskubideak eta betebeharrak gutxienez hiru urteko epean eskatu ahal izango dira, urte natural osoak bezala hartuta. Jarraian, iraupen bereko epeetarako automatikoki luzatuko dira, moduari, epeari, baldintzei eta ondorioei dagokienez aldaketak egitean salbu.