Hasiera Autonomoak

Aldi baterako ezintasunari dagozkion prestazioak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(0 botoak, batezbesteko 0 5-tik)

Aldi baterako ezintasunari dagozkion prestazioak

Mutualiak bi estaldura mota ditu langile autonomoen edo euren konturako langileen eta nekazaritzako araubide bereziko langileen eskura:

Langile autonomoek gaixotasun arruntagatik eta lanez kanpoko istripuagatik ematen den prestazio ekonomikoa jasotzeko bakarrik egin dezakete bat Mutualiarekin. Hala ere, nahi izanez gero, lan istripuak eta gaixotasun profesionalak ere sar ditzakete aseguruan.

Uztailaren 4ko 18/2007 Legeaz geroztik Langile Autonomoen Araubide Berezian sartuta dauden Nekazaritzako Langile Autonomoen Sistema Berezian, gertakari arruntek zein gertakari profesionalek eragindako aldi baterako ezintasunen estaldurek borondatezko hobekuntzen izaera dute. Sistema berezi horretan, lan istripuen eta gaixotasun profesionalen estalduran, derrigorrezkoa izango da ezintasun, heriotza eta biziraupen gertakariak kontuan hartzea.