
- Lan istripuen estaldura Mutualiarekin hitzartu duten langile autonomoentzako abantailak.
- Langile autonomoei aldi baterako ezintasunagatik dagozkien prestazio ekonomikoak
- Langile autonomoei haurdunaldiko arriskuengatik eta edoskitze naturalagatik.
- Ondorioak jasateari dagozkion prestazioak.
- Heriotza prestazioak
- Prestazio bereziak
- Lanari uztearen aurrean langile autonomoen babesa
- Osasun prestazioak
- Lan autonomoaren estatutua
Lan istripuen estaldura Mutualiarekin hitzartu duten langile autonomoentzako abantailak.
Lan istripuak eta gaixotasun profesionalak estaltzen dituen asegurua hautatuz gero, langile autonomoak besteren konturako langileen prestazio berberak izango ditu. Izan ere, lan istripu bat edo gaixotasun profesional bat izanez gero, dagokion prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea izateaz gain, lan istripuekin edo gaixotasun profesionalekin lotutako gainontzeko prestazio guztiak jasotzeko eskubidea ere izango du; besteak beste, honako hauek:
- Ondorioak jasateari dagozkion prestazioak.
- Heriotza prestazioak.
- Gizarte prestazioak.
- Haurdunaldiko arriskuari dagokion prestazioa .
- Edoskitze naturalari dagokion prestazioa.
- Lanari uztearen aurrean langile autonomoen babesa
Era berean, lan istripu edo gaixotasun profesionalen bat izanez gero, langile autonomoak Mutualiaren osasun prestazio guztiak izango ditu eskura, baita Mutualiaren ospitale eta laguntza zentro guztiak ere.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Kudeaketa Sailarekin,
telefono zenbakian, edota bete Galdetu iezaguzu ataleko inprimakia.



Autonomoak



