Hasiera Albisteak Mutualiak urrezko Q saria lortu du, kudeaketa bikainagatik

Mutualiak urrezko Q saria lortu du, kudeaketa bikainagatik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(1 boto, batezbesteko 1.00 5-tik)

Saria lortu duen lan istripuen lehen mutualitatea da.

Mutualiako zuzendari kudeatzaile Miguel Ángel Lujuak urrezko Q saria jaso zuen Juan José Ibarretxe lehendakariaren eskutik abenduaren 18an. Eusko Jaurlaritzak Euskaliten bidez ematen du sari hori, erakundearen kudeaketa ona goresteko. Hala, Kalitatearen Kudeaketarako Europako Fundazioaren Europako Bikaintasun Ereduaren kanpo ebaluazioan bostehun puntu baino gehiago lortu dituen laneko istripuen eta gaixotasunen lehen mutualitatea da Mutualia.

Urrezko Q-arekin ohorezkoak


Urteak dira Mutualiak kudeaketa eredu berria aplikatzen hasteko beharra nabarmendu zuela, bai lan prozedurak hobetzeko, bai erakundearen emaitzak hobetzeko. Hori horrela izanik, erakundea erabateko kalitatez kudeatzen hasteko erabakia hartu zuen. Jaso berri duen sariak Mutualiako langileek azken urteetan egindako lana goresten du.


Euskalitek ematen duen saria lortzeko ebaluazio prozesua iazko urrian eta azaroan izan zen. Ebaluatzaile talde independente bat aritu zen lanean, eta Mutualiaren kudeaketa ereduaren gainean argitaratutako txostenean honakoa nabarmendu zuten, beste hainbaten artean: "Prozesuak kudeatzeko politikaren, estrategiaren eta planen artean dagoen alineazioa, eta pertsonen motibazio zein inplikazio maila handia»."

Miguel Ángel Lujua zuzendari kudeatzailearen esanetan, Mutualiak kudeaketa eredu hori izateak pertsonak gehiago inplikatzea lortu du, baita Mutualiak ematen dituen zerbitzuak zein barne kudeaketa hobetzea ere. "Hala, Mutualia lan istripuen eta gaixotasun profesionalen mutualitateen artean erreferente bilakatzea lortu dugu", jakinarazi du Lujuak..

Lehendakariak urrezko Q-a ematen