Hasiera Albisteak Enpreseei zuzendutako pizgarria-sistema. “Bonus 2012” kanpaina

Enpreseei zuzendutako pizgarria-sistema. “Bonus 2012” kanpaina

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(16 botoak, batezbesteko 3.44 5-tik)

apirilaren 1ean irekiko da pizgarri-sistema (Bonus) eskatzeko epea; hau da, lan-gertakariengatiko kotizazioetan murrizketa eskaintzen duen pizgarria. Ondorengo baldintzak betetzen dituzten enpresei zuzentzen da: lan-ezbehar kopurua murriztu, lan-arriskuen prebentzioan neurgarriak diren inbertsioak egin, eta lan-istripu eta gaixotasun profesionalen prebentzioan jokabide eraginkorrak burutu dituztenei.

 

iconos-prevencion-de-riesgo

 

404/2010 EDak dioenaren arabera enpresatzat hartzen da: IFZ barne hartzen dituen kotizazio kontu guztiekin, eta lan-istripu eta gaixotasun profesionalen kotizazioetarako jarduera-kode (CNAE) bera dutenak.

 

Halaber, behaketa-epea justu eskaera egin aurreko ondoz ondoko ariketa naturalen zenbatekoa da, aurretik egindako eskaera baten parte ez dena, eta gehienez lau ariketa barne hartzen dituena.  Gutxieneko kotizazio kopurua lortuz gero, urte horretan pizgarria eskatzen ez duten enpresentzat behaketa-epe berriaren hasiera izango da. Hortaz, “Bonus 2012” kanpainarentzat behaketa-epea ondorengoa izango da:

 

  • Urte bat, 2011: 2010 urtean lan-gertakariengatik 5.000 €-ko kotizazio kopurua gainditu duten enpresak, edo 2009 eta 2010 urteetan kotizatutakoa batuz gero 5.000 €-ko kopurua gainditzen dutenak.
  • Bi urte, 2010 eta 2011: 2009 urtean lan-gertakariengatik 5.000 €-ko kotizazio kopurua gainditu duten enpresak eta 2010 urtean 5.000 €-ko kotizazioa gainditu ez dutenak.
  • Hiru urte, 2009, 2010 eta 2011: 2009 eta 2010 urteetan lan-gertakariengatik kotizatutakoa batuz gero 5.000 €-ko kopurua gainditzen ez dutenak.

 

Beraz, “Bonus 2012” pizgarria eskatu ahal izango duten enpresek, gutxienez, ondorengoa bete beharko dute: behaketa-aldian lan-gertakariengatik 5.000€-ko kotizazio kopurua gainditu izana, eta ez gainditzea 2012ko kanpainari dagozkion ezbehar-kopuruaren indize orokorra eta muturrekoa (ESS/184/2012 Ordenean argitaratuak). Horiek kalkulatzeko laster eskuratuko dizkizu Mutualia-k behar dituzun datuak.

 

Pizgarriaren zenbatekoa gehienez behaketa-epearen lan-gertakariengatiko kotizazioetan % 5 izango da, edo aurreko urtean pizgarria eskatu eta baiezkoa jaso duen enpresak % 10 arte jaso ahal izango du. Nolanahi ere, bi kasuetan muga izango da instalaziotan, prozesuetan eta ekipoetan egindako inbertsioen zenbatekoa.

Eskaera aurkezteko epea 2012ko maiatzaren 15an amaitzen da. Mutualia-ren edozein zentrotan utzi dezakezu zure eskaera, baina betiere ondorengo dokumentazioa atxikita:

 

A) Mutualia web-aren bitartez bete beharreko dokumentuak:

 

  • Bonus Pizgarria eskatzeko Formularioa.
  • Ziurtagiria eta Enpresariaren Autoaitorpena prebentzio-jarduerak egiten direla eta lan-arriskuen prebentzioko langileen ordezkaria badagoela dioena.

 

B) Atxiki behar den dokumentazioa:

 

  • Lan-arriskuen prebentzioan egindako inbertsioen Egiaztagiria; hau da, 1.1 Ziurtagiria eta Autoaitorpena atalean aitortu dena.
  • Enpresa ordezkatuko duen pertsonaren NAN, pasaporte, gidabaimen, edo AIZ-aren kopia.
  • Enpresa ordezkatzeko ahalmena duela dioen Egiaztagiria.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako Ziurtagiria betebeharreko kotizazioetan egunera dagoela dioena (horrela izan beharko da eskaera egiten den epe guztian zehar, hau da, maiatzaren 15a arte).

 

Gure web orrian aurkituko dituzu pizgarri-sistema erregulatzen duten arauak (404/2010 ED, TIN/1448/2010 Ordena eta ESS/184/2012 Ordena), pizgarriari buruz behar duzun informazio guztia, eta eskaera  egiteko bete behar dituzun formularioak.

 

Informazio gehiago nahiko bazenu jar zaitez harremanetan zure Kudeaketa Ordezkariarekin.