32/2010 Legea indarrean sartzean, jarduera uzteagatiko prestazioa eskatu ahal izateko gabealdia (12 hilabete kotizatuta) bukatu egingo zaie 2011ko azaroaren 1ean prestazio hori estaltzeko 2010eko azaroan kotizatzen hasi ziren autonomoei. Aipatutako legea garatzen duen 1541/2011 Errege Dekretua, urriaren 31koa, 2011ko azaroaren 1eko BOEn argitaratu da. Prestazio hau kudeatzen duten administrazioak koordinatzen ari dira irizpide homogeneoak finkatzeko, prestazioa abiaraztea errazagoa izan dadin. Ohiko bideak erabiliz, gertatzen diren aurrerapenen berri emango dugu.
2010eko azaroan (orduan sartu zen indarrean langile autonomoak jarduera uztearen (langabezia) aurrean babesteko sistema berezia ezartzen duen 32/2010 Legea) gertakari profesionalengatiko prestazioa babestuta zuten, beharrezko gabealdia bete duten eta jarduera uzteko legezko egoeran dauden langile autonomoek (32/2010 Legearen 5. artikulua) jarduera uzteagatiko prestazioa eska dezakete gertakari profesionalak babestuta dituzten Lan Istripuen eta Eritasun Profesionalen Mutualitatean.
Jarduera uzteagatiko prestazioak jarduera guztiz eta nahi gabe uzteagatiko prestazio ekonomikoa barne hartuko du, -jarduera utzi aurreko 12 hilabeteetan kotizatutako batez besteko oinarri arautzailearen % 70-, bai eta dagokion erregimenean gertakari arruntengatiko Gizarte Segurantzako kotizazioa ordaintzea ere, jarduera uzteagatiko prestazioa jasotzen den denboran. Prestazioaren iraupena jarduera uzteagatiko legezko egoeraren aurreko 48 hilabeteen barruan egindako kotizazio-aldien araberakoa izango da; horietatik 12 gutxienez etenik gabekoak eta jarduera utzi aurretikoak izango dira eskala honi jarraiki:
LANIK GABE dauden AUTONOMO GUZTIAK prestazioa kobratzen has daitezke?
Ez, legeak hainbat baldintza jartzen ditu; hala bada, jarduera uzteagatiko babeserako eskubidea edukitzeko, beharrezkoa da 12 hilabetez jarraian gutxienez jarduera uzteagatiko kotizazioa ordainduta edukitzea. Hortaz, berau kobratu ahal izateko, autonomoek urtebete eraman behar dute jarduera uzteagatiko babesagatiko kotizazioa ordaintzen.
Legeak xedatzen du sistema berriaren babesa nahitaezkoa dela berau indarrean sartu aurretik eta ondoren (2010eko azaroak 6) gertakari profesionalengatiko babesa duten autonomo guztientzat. Jarduera uzteagatiko gertakariaren babesagatik kotizatzeko beharra 2010eko azaroaren 1ean hasi zen, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak kuotak hilabeteen arabera biltzen baititu; hortaz, orduan gertakari profesionalengatik kotizatu zuten autonomoek baino ez dute kotizatu prestazio berriagatik, eta hauek dira beharrezko gutxieneko aldia betetzen duten bakarrak (jarduera uzteagatiko kotizazioko 12 hileko gutxieneko aldia beteta dute).
2011ko abendutik aurrera gertakari profesionalak eta jarduera uztea babestuta Autonomoen Erregimen Berezian alta egindako langileak eta babesa 2011ko ekainaren 30ean bukatu ziren aparteko epeen barruan handitu dutenak, berriz, prestazioa eskatu ahal izateko gabealdia (kotizatu beharreko gutxieneko denbora) pixkanaka betetzen joango dira.
Babeserako eskubidea sortzeko baldintzak
Jarduera uzteagatiko babeserako eskubidea baldintza hauek betetzen dituzten langile autonomoei aitortuko zaie:
- Beren Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen berezian edo Itsas Langileen Erregimen Berezian afiliatuta eta alta eginda egotea, eta gertakari profesionalak eta jarduera uztekoak babestuta edukitzea.
- Jarduera uzteagatik dagokion erregimen berezian baja eskatzea.
- Jarduera uzteagatiko gutxieneko kotizazio-aldia eginda edukitzea. (12 hilabete jarraian jarduera utzi aurretik).
- Jarduera uzteko legezko egoeran egotea.
- Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bat Egina onartzen duen ekainaren 20ko Legegintzako 1/1994 Errege Dekretuaren 231. artikuluak aipatutako jarduera-konpromisoa sinatzea, eta lan-merkatuan berriro sartzeko gogo aktiboa egiaztatzea dagokion Autonomia Erkidegoko Lan Zerbitzu Publikoak (edo Itsasoko Gizarte Institutuak, Itsas Langileen Erregimen Bereziko langileei dagokienez) eskain ditzakeen prestakuntzako, orientabide profesionalen eta jarduera ekintzailea sustatzeko jardueren bitartez.
- Erretiroko kotizaziopeko pentsiorako eskubidea eskuratzeko eskatutako adina beteta ez edukitzea, langile autonomoak hartarako eskatutako kotizazio-aldia egiaztatuta ez badu izan ezik.
- Gizarte Segurantzako kuotak ordainduta edukitzea.
- Langile autonomoak bere ardurapean langile bat edo gehiago dituenean, jarduera utzi aurretik, lanari buruzko legerian araupetutako bermeak, betebeharrak eta prozedurak bete behar ditu.
Non eta noiz eskatzen da babesa
Langile autonomoa bazara, eta Mutualian lan istripuen eta eritasun profesionalen gertakariak babestuta badituzu, betiere beharrezko baldintza guztiak betez gero (32/2010 Legearen 4. artikulua), eta jarduera uzteko legezko egoeran bazaude (lege beraren 5. artikulua), jarduera uzteagatiko babeserako eskubidea aitortzeko eska dezakezu Mutualiaren edozer bulegotan.
Jarduera uzteko legezko egoera aitortzeko eskatu ahal izateko epea jarduera utzi denaren osteko hileko azken egunean bukatzen da.
Aitortza lortuz gero, dagokizun prestazio ekonomikoa jaso ahal izango duzu, jarduera uztea eragin duen gertaera jazo zenaren osteko hiletik aurrera; halaber, Mutualiak, prestazioak irauten duen denboran, langile autonomoaren gertakari arrunten Gizarte Segurantzako kotizazioa ere ordainduko du.
Eskaera finkatutako epearen ostean aurkeztuz gero, dena den, epea bukatu zen egunaren eta aurkezpenaren arteko egunak kenduko dira prestazio ekonomikoa jaso beharreko alditik.
Aurkeztu beharreko agiriak
Langile autonomoen jarduera uzteagatiko prestazioa eskatu ahal izateko, eskaera orria bete eta Mutualiaren edozer bulegotan aurkeztu behar duzu orri honetan adierazitako gainerako agiriekin batera.







