Administrazio prozedurak. Kudeaketa informatizatua TIN/790/2010 Agindua, martxoaren 24koa, enpresa ziurtagiriko datuak Estatuko enplegu zerbitzu publikora bitarteko elektronikoak erabilita bidaltzeko modua arautzen duena.
PDF (BOE-A-2010-5211 - 5 or. - 185 KB)
Agindu horren arabera, enpresek nahitaez bidali behar dituzte bitarteko informatikoen bidez enpresa ziurtagiriko datuak Estatuko enplegu zerbitzu publikora; zehazki, ziurtagirietarako sistemaren bidez. Baldintza hori betez gero, langileek ez dute langabezia prestazioak eskatzeko inprimakiari agiri hori erantsi beharrik izango.







