Buruz nabarmendu beharreko informazioa:
-
Gehieneko pentsio publiko berriaren zenbatekoa: 2.466,20 €/hilean edo 34.526,80 €/urtean (% 1eko igoera).
-
Kotizatzeko gehieneko muga berria: 3.198 €/hilean (% 1eko igoera).
-
Kotizatzeko gutxieneko muga berria, lanbide arteko gutxieneko soldatarekin bat datorrena: 21,11 €/egunean; 633,30 €/hilean, eta ordainsariekin 8.866,20 €/urtean. (% 1,49ko igoera).
-
Diruaren legezko interesa jaitsi egin da % 5,5etik % 4ra; berandutza interesa, berriz, % 7tik, % 5era.
-
Laneko istripuagatik edota laneko gaixotasunagatik kotizatzeko tarifak aldatu egin dira. Hala, 0,05 eta 2,25 puntu artean murriztu dira jarduera epigrafe gehienak, eta jarduera guztien okupazio eta egoeren II. Koadroan, aldi baterako ezgaitasuneko kotizazioei eta lan harremana eteteari buruzko c) egoera ezabatu egin da. Nolanahi ere, mantendu egin da lan harremana etenda duen langilearen jarduerari dagokion kotizazioa, esandako II. Koadroko lehen erregelaren arabera kotizatzeko obligazioarekin.Ikus txostenaren azken orrialdeko 8. puntua eta 2010-01-01etik indarrean dauden tarifa berri guztiak 2009-12-24ko BOEko 109009tik 109014ra arteko.
PDF laburpenarren sarrera (272 KB)
Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.







