Aldaketak izan dira Gizarte Segurantzako lan istripu eta gaixotasun profesionalen mutualitateen arteko lankidetza araudian. Berrikuntza nabarmenenak honako hauek dira:
-
Salbuespen gisa eta behingoagatik 3 urtera luzatu da elkartze eta atxikitze agirien indarraldia, bai indarrean diren agirien kasuan bai enpresa berrien sorrerengatik zein lan gertakarien estaldura duten langile autonomoen alta berriengatik beteko direnetan (lehenengo xedapen iragankorra).
-
Lan arriskuen prebentzioari dagokionez, mutualitateek beraien kide diren prebentzio-sozietateen arteko lankidetza eta elkarlan itunak eratu ahal izango dituzte. Itun horien bitartez, partaide diren mutualitateetako kide den edozein enpresa zerbitzatu ahal izango dute (bigarren xedapen gehigarria).
PDF SARRERA (272 KB)
ZALANTZEN ARGITASUNAK
2010eko martxoak 17ko txostena, CEBEKen.Hizlaria: Mª Luisa Ortiz. Mutualiako Gai Juridikoen Zuzendaria. PDFra sarrera (511KB) . PDFra sarrera (511KB)
98/09 zb. AMATen zirkularranº98/09.Kalitatearen Hobekuntzarako eta Laneko Istripuen Prebentzio Sistemaren Eragingarritasunerako argibideak. PDF sarrera(6,47MB)
Lan eta Inmigrazio Ministerioaren Zirkularra. PDF sarrera(51,9KB)
Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.







