
Harremanetarako pertsona: mutua enpresa kidetuei hurbiltzen zaie.
Enpresen eta mutuaren arteko harremana errazteko eta arintzeko, enpresa kidetu bakoitzari Harremanetarako pertsona jartzen dio erabilgarri Mutualiak.
Harremanetarako pertsona kidetutako enpresaren eta Mutualiaren artean mutuari buruzko edozer auzi argitzeko mintzaidea da. Enpresako arduradunekin aldizka bilduko da; hala, harremanetan egongo dira enpresaren beharrak zein diren jakiteko eta zerbitzuaren kalitatea egiaztatzeko, hala dagokionean zerbitzua hobetzeko ildoak ezarriz.
Enpresa kidetuari mutuak eskaintzen dituen osasun prestazioei eta prestazio ekonomikoei buruzko aholkuak emateaz gain, Harremanetarako pertsonak behar duen informazioa eskaintzen du, besteak beste, botika kutxak eskatzeari, aholkularitza juridikoari kontsultak bidaltzeari, Mutualiaren estranetera sartzeari buruz, eta abar.






