Hasiera Albisteak
Berriak


IV Premio Mutualia en Prevención de Riesgos Laborales

Sariak 2010eko apirilaren 28an, Lan Segurtasunaren eta Osasunaren Egunean eman zituzten, Mutualiaren Donostiako ekitaldi aretoan, 12:00etan.

Mutualiak eta Mutualiako Lan Arriskuen Prebentzioko 4. Sariko epaimahaiak, ondokoek osatuak: Miguel Angel Díaz Peña jaunak, Lan eta Immigrazio ministroaren izenean, epaimahaiko lehendakariak. Pilar Collantes andreak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren izenean. Miren Bermejo andreak, Euskal Herriko Unibertsitatearen izenean. Manuel Guerrero jaunak, Confebasken izenean. Miguel Ángel Lujua jaunak, Mutualiaren izenean.

2010eko apirilaren 13an elkartuta, Mutualiaren egoitza sozialean, ondoko sariak ematea erabaki zuten:

Prebentzio arloko kudeaketa, jardun eta emaitza bikainengatik nabarmendu diren enpresa kideentzako saria.

Saria GAMESA CORPORACIÓN TECNOLÓGICA, SA enpresari ematea erabaki dute, aho batez, eta EUSKALTEL, SA, MUNKSJÖ PAPER, SA eta TALLERES FABIO MURGA, SA enpresei ohorezko aipamena egingo diete.

Lan arriskuen prebentzio arloko ikerketaren, garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren saria.

Saria ZARAGOZAKO UNIBERTSITATEAREN ARAGOIKO INGENIARITZA IKERKETARAKO ERAKUNDEAk aurkeztutako «AHALMEN FUNTZIONALA AZTERTZEKO SISTEMA, MUGIMENDUEN SENTSORE INERTZIALETAN OINARRITUA, ETA 3D SIMULAZIOA, MODELO BIOMEKANIKOAK ERABILIZ» proiektuari eta PFERD RÜGGERBERG, SAk aurkeztutako «COMBICLICK ARBASTU SISTEMA» proiektuari ex aequo ematea erabaki dute, aho batez.

Gainera, UNION DE MUTUASek aurkeztutako «ZAINTZAILE, ZAINDU ZAITEZ!» proiektuari ohorezko aipamena egitea erabaki dute.

 

Argazki-galeria (1) 

 


bases iv premio prl c
 

VI. LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO ARGAZKI-LEHIAKETAN IRABAZLE IZAN DIREN ARGAZKIAK

Epaimahaiak eta MUTUALIAko Prebentzio Sailak eskerrik beroenak ematen dizkiete parte-hartzaile guztiei, eta ekimen honetan aurrera jarraitzera animatzen dituzte.

Gehiago irakurri...
 

Mutualiak Kalitatearen 2009ko Iberoamerikako Saria eskuratu du

Mutualiak 2009ko Kalitatearen Iberoamerikako zilarrezko saria lortu du, erakunde publiko handien atalean. Erabakia Iberoamerikako estatuburuen biltzarra dela-eta Lisboan elkartutako nazioarteko epaimahaiak hartu du.

 

Reconocimiento-Plata-Iberoamericano-09_1

 

Urrezko saria, enpresa publiko handien atalean, Mexikoko Laguna Verde zentral nukleoelektrikoak eskuratu du; Gure zorionik beroenak eman nahi dizkiogu sona handiko sari hau jaso izanagatik.

Sariari esker, nazioartean kudeaketa mailan saria lortu duen Gizarte Segurantzako lan istripuen eta gaixotasun profesionalen lehen mutua bihurtu da Mutualia. 2000. urtean saria sortu zenetik, Estatuko honako erakunde hauek baino ez dituzte saritu:

  • Esplugues de Llobregateko Udala.
  • ASLE Euskadiko Lan Sozietateen Taldea.
  • Fagor Electrodomésticos, Koop. Elkartea.
  • EiTb, Euskal Irrati Telebista.
  • Zumarragako Ospitalea.
  • Kudeaketaren Bikaintasun Kluba.
  • Salamancako Aldundiko Zerga-kudeaketaren Erregistro Bulegoa.


Abenduaren 17an kudeaketa mailako Euskadiko sarien banaketaren galan, Mutualiaren zuzendari kudeatzaileak, Miguel Ángel Lujuak, antolakuntza osoaren izenean Kalitatearen Iberoamerikako Saria errekonozitzeko txapela bat jaso zuen, Euskaliteko presidente Txema Gisasolaren eskutik.

Bere hitzaldian ondokoa nabarmendu zuen Miguel Ángel Lujuak: «Guk ez dugu sariak lortzeko lan egiten. Egia da, gero eta helburu handiagoak jartzen laguntzen dizutela. Baina sariak ez dira helburuak, ondorioak baizik. Uste dugu ERABATEKO KALITATEA kudeaketa estrategia egokia dela gure bezeroen, akziodunen, pertsonen eta gizarte osoaren beharrak eta aurreikuspenak betetzeko.Horretarako egiten dugu lan: pertsonak inplikatzeko, ilusioa sortzeko, eta ilusioa diot, uste baitugu kudeatzeko era horrek erakundeak eta pertsonak sendoago bilakatzen dituela, eta banakoen zein taldeen alde sendoak indartzen dituela».

Ekitaldi hunkigarria eta berezia izan zen eta bikaintasunarekin konpromisoa izanik bikaintasuna lehiakortasunerako faktore bereizgarritzat duten erakundeen eta pertsonen ahaleginari errekonozimendua egin zitzaion. Euskadiko, Espainiako eta Europako erakunde askotan oso presente dagoen gaia da kalitatearen kultura.

Mutualiak, hala, beste mugarri bat jarri du bikaintasunaren helburuan. 1998an, Zuzendaritza Batzordeak erabateko kalitatearen sistema ezartzea erabaki zuenetik, Mutualiak pauso sendoak eman ditu bikaintasuna lortzeko asmoz. Errekonozimendu ugari jaso ditu erakundearen kudeaketa ona saritzeko, hala nola, 2005eko zilarrezko Q saria eta 2008an urrezko Q saria, eta oraingoan, berriz, Kalitatearen Iberoamerikako Saria.


Hemendik gure zorionik beroena eman nahi diegu sari hau eskuratzea lortu duten erakundeko pertsona eta interesgarri den talde guztiei. Bestalde, eskerrik asko gugan konfiantza jarri duten mutualitate enpresei eta kide diren langileei.

Zorionak eta eskerrik asko.

 

Mutualiak urrezko Q saria lortu du, kudeaketa bikainagatik

Saria lortu duen lan istripuen lehen mutualitatea da.

Mutualiako zuzendari kudeatzaile Miguel Ángel Lujuak urrezko Q saria jaso zuen Juan José Ibarretxe lehendakariaren eskutik abenduaren 18an. Eusko Jaurlaritzak Euskaliten bidez ematen du sari hori, erakundearen kudeaketa ona goresteko. Hala, Kalitatearen Kudeaketarako Europako Fundazioaren Europako Bikaintasun Ereduaren kanpo ebaluazioan bostehun puntu baino gehiago lortu dituen laneko istripuen eta gaixotasunen lehen mutualitatea da Mutualia.

Urrezko Q-arekin ohorezkoak


Urteak dira Mutualiak kudeaketa eredu berria aplikatzen hasteko beharra nabarmendu zuela, bai lan prozedurak hobetzeko, bai erakundearen emaitzak hobetzeko. Hori horrela izanik, erakundea erabateko kalitatez kudeatzen hasteko erabakia hartu zuen. Jaso berri duen sariak Mutualiako langileek azken urteetan egindako lana goresten du.

Gehiago irakurri...
 
 

2009rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legea

Mutualiako Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuak prestatutako txosten honetan labur azaltzen dira 2009rako Aurrekontu Orokorren Legearen alderdi garrantzitsuenak

Alderdi garrantzitsuenak:

Gehiago irakurri...
 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL