Hasiera Aholkularitza Juridikoa

Informazio juridikoaren buletina

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(1 boto, batezbesteko 5.00 5-tik)

Informazio juridikoaren buletina

Mutualiako arlo juridikoa osatzen duten profesionalak Gizarte Segurantzari buruzko zuzenbidean espezializatuta daude, eta honako aldizkari ofizial hauetan jasotako xedapen garrantzitsuenen laburpena bidaltzen diete, euskarri elektronikoan, mutualitatearen kolaboratzaile izanik hala nahi duten enpresa, profesional eta aholkularitza guztiei:

  • Estatuko Aldizkari Ofiziala (BOE).

  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (EHAA)

  • Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala (ALHAO)

  • Bizkaiko Aldizkari Ofiziala (BAO)

  • Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (GAO)

  • Diario Oficial de la Unión Europea (DOUE)

Informazio juridikoa ematen duen gure buletinen helburua lanarekin, Gizarte Segurantzarekin, laneko arriskuak prebenitzearekin, fiskalitatearekin, negoziazio kolektiboarekin (aipatutako buletinetan argitaratutako hitzarmen kolektibo sektorial guztien laburpenak barne) eta gure kideentzat interesgarria izan daitekeen edozein araudirekin lotutako auzien inguruko informazioa ematea da. Bide batez, aipatutako xedapenen testu osora zuzenean jotzeko aukera ematen dute.
Era berean, lan arloko zein Gizarte Segurantzako jurisprudentzian izandako berrikuntzen berri ematen du gure aditu taldeak, eta xedapen garrantzitsuen txosten juridikoak egiten ditu.
Buletina posta elektronikoz bidaltzen da. Harpideduna izan nahi baduzu, jo ezazu izena emateko inprimakira