Mutualia ha obtenido el certificado OHSAS 18001:2007 a su Sistema de Gestión de la Seguridad y Salud en el Trabajo.
Ziurtagiri horri esker, mutualitatea hiru kudeaketa sistemak bateratzetik gero eta gertuago dago; hau da, kalitate, prebentzio eta ingurumen sistemak bateratzetik. Hori 2011n burutzea espero da, ingurumena kudeatzeko ISO 14001 sistemaren bidez.
Ziurtagiri hau Mutualiak bikaintasunerantz abiatutako bidean beste urrats bat da. Bide horretan, hainbat ziurtagiri eta onarpen lortu ditu mutualitateak, adibidez: Kalitatea Kudeatzeko Sistemarentzako ISO 9001:2008 ziurtagiria, Zilarrezko Qa 2005ean, Urrezko Qa 2008an eta Kalitatearen Iberoamerikako Zilarrezko Saria 2009an. Horrez gain, 2009an, Istripuak Prebenitzeko Elkarteak (APA) babestutako Diploos Saria, Segurtasun Sari Nazionala, lortu zuen Mutualiak.
Ziurtagiri eta sari horiek sektorean erreferentziazko mutualitate izaten laguntzen digute eta, etengabeko hobekuntzaren bidean bultzada ematen digute.






